Close

IX. KHS JARDUNALDIAK: “VALPARAISOTIK IRUNERA”

Kreanta Hiri Sortzaileen bederatzigarren jardunaldia 2017ko urriaren 18tik 20ra egingo da Irunen. Jardunaldiak Irungo Udalarekin batera antolatu dira, eta “Ibilbide Paregabeen” europar proiektuaren esparruan egingo dira (www.rutas-singulares.eu). Helburua da eskualdeetako hiriburu handien eragin-eremuan dauden hiri txiki eta ertainen mugaz haraindiko sare bat sortzea, kultur turismoaren gaian lankidetza-estrategia bateratuen bidez haien erakargarritasuna indartzeko. Horrela, asmoa da tokiko ekonomia garatzeko motorretako bat bihurtzea turismo-jarduera, eta baita elkar ezagutzeko tresna bat ere.  Hauek dira proiektuko sei bazkideak: Irun eta Barakaldo (Euskadi), Tournefeuille eta Foix (Okzitania / Pirinio-Mediterraneo Eskualdea), Sant Just Desvern (Katalunia) eta Kreanta Fundazioa. “Ibilbide Paregabeak” proiektuak Europar Batasunaren INTERREG V-A lurralde-lankidetzako programaren babesa du. Hiru urteko iraunaldia du (2016-2019), eta 2.213.540 €-ko aurrekontua. Horren % 65 FEDER funts europarrek finantzatzen dute, Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzako Programa Operazionalaren esparruan.

Proiektu europarraren barruan, Kreanta Hiri Sortzaileen beste bi jardunaldi egingo dira: bata, Sant Just Desvern-en (2018), eta bestea, Tournefeuille-n (2019). Hiru edizioak gai banako espezializazioa izango dute, “Ibilbide Paregabeak” proiektuaren izendatzaile komunetik abiatuta, hori baita kultur turismoaren ardatza. Irungo jardunaldiak kultur turismoaren eta hiri sortzaileen gaiari eskainiko zaizkio. Sant Just Desvern hirian, kultur turismoa, metropoli-eremuak, sareak eta lankidetza izango dira gai-ardatzak. Azkenik, Tournefeuille hirian, arte garaikidearen eta gune publikoaren eremuetatik ekingo zaio kultur turismoaren ardatzari.

Kreanta Fundazioa “Ibilbide Sortzaileak” proiektuari atxiki zaio, bere Hiri Sortzaileak ekimenaren europar dimentsioa indartzeko eta hiria-hiria bere lankidetza-proiektuak Frantziaren eta Espainiaren arteko mugaz gaindiko lankidetza-eremura zabaltzeko. Era berean, Fundazioarentzat, proiektuak baditu beste helburu batzuk ere; hala nola, hiriak eraldatzeko erreferente gisa hiri txiki eta ertainen protagonismoa bultzatzea eta lurralde horien egokitasuna sustatzea berrikuntza-gune gisa eta tokiko politika publikoak garatzeko modu berriak aztertzeko gune gisa. Eta, bereziki, Kreantarentzat garrantzitsua da ekimen horrek duen aukera, hiria-hiria lankidetza lantzeko modu berrien laborategia den aldetik.

Traduction au français

Traducción al castellano

PROGRAMA

ASTEAZKENA, URRIAK 18

IBILBIDE PAREGABEEN BAZKIDE BILERA

Lekua: Irun Factory. Sorkuntza-fabrika
Helbidea: Loidi Bizkarrondo kalea 8-behea

09:00 – 13:30. Bide paregabeen gida-batzordea.

PRENTSARI ARRETA EMATEA

Lekua: Irun Factory. Sorkuntza-fabrika
Helbidea: Loidi Bizkarrondo kalea 8-behea

11:00-11:30 – Prentsaurrekoa

IRUN SORTZAILEAREN IBILBIDEA

Irteera-lekua: Zehazteko dago.
Helbidea: Zehazteko dago.

15:00-17:30 – Bisitaldia, kultur turismoari eta industria sortzaileei atxikitako Irungo esperientzia eta proiektuetara.

INAUGURAZIO EKITALDIA

Lekua: Palmera-Monteroko auzo-etxea.
Helbidea: Uranzu kalea 912

18:30-19:15 – Ibilbide Paregabeak proiektuaren aurkezpena
Hizlariak: Irungo, Barakaldoko, Sant Just Desvern-eko, Foix-eko eta Tournefeuille-ko alkateak.

18:30-19:15 – Kreanta Hiri Sortzaileak programaren aurkezpena
Hizlaria: Félix Manito, Kreanta Fundazioko presidentea.

19:15-20:00 – Inaugurazioko hitzaldia
Hizlaria: Montserrat Domínguez, El HuffPost egunkari digitaleko zuzendaria





JUEVES 19 DE OCTUBRE (MAÑANA)

Lekua: FICOBA (Gipuzkoako Erakustazoka)
Helbidea: Iparralde hiribidea 43

08:30-09:00 – Dokumentazioa erregistratu eta entregatzea.

09:00-09:15 – Ongietorria eta aurkezpena, Irungo Udalaren eta Kreanta Fundazioaren eskutik.

09:15-10:15 – Osoko bilkura. Turismoa, kultura eta hiria: estrategia globalak.

Hizlariak:
– Jordi Pascual. Hiriak eta Toki Gobernu Batuak (HTGB) mundu-erakundeko kultura-batzordeko koordinatzailea.
– Jordi Tresserras Juan. Bartzelonako Unibertsitateko Kultura Turismoko Laborategiko zuzendaria.

10:15-11:15 – Osoko bilkura. Turismoa, kultura eta hiria: hiria eraldatzeko toki-proiektuak.

Hizlariak:
– François Lajuzan. Toulouse-ko Udaleko kulturako eta Toulouse Métropole-ko alboko zuzendari nagusia.
– Damien Silès. Montrealeko berrikuntzaren Auzoko zuzendari nagusia.

11:15-11:45 – Atsedenaldia, kafea. Galderak jasoko dira, kultur turismoaren eta gune sortzaileen berrikuntzari buruzko mahai-ingururako.

11:45-12:30 – Osoko bilkura. Mahai-ingurua: Kultur turismoan eta gune sortzaileetan berritzen.

Elkarrizketan izango dira Jordi Pascual, Jordi Tresserras Juan, François Lajuzan eta Damien Silès.  Bertaratuek eta Ibilbide Paregabeen taldeak egindako galderetan oinarrituko da elkarrizketa.

12:30-13:45 – Osoko bilkura. Hiri paregabeak. Erabilera berriak eremu zaharretarako. Irungo trenbide-eremua hirirako berreskuratzea.

Hizlariak:
– Anatxu Zabalbeascoa. Kazetaria eta artearen historialaria. Arkitekturaz eta diseinuaz idazten du El País egunkarian.
– Irungo Udalaren ordezkaria (zehazteko dago).


OSTEGUNA, URRIAk 19 (ARRATSALDEAN)

Lekua: FICOBA (Gipuzkoako Erakustazoka)
Helbidea: Iparralde hiribidea 43

15:00-15:30 – Kafea hartuz… Parte-hartzaileek banan-banan hitz egingo dute jardunaldiak antolatu dituzten erakundeetako hizlari eta ordezkariekin.

15:30-16:00 – Ibilbide Paregabeak, hiri sortzaileen mugaz gaindiko sarea. Proiektuaren eta proiektu ekintzen aurkezpena.

Hizlariak:
– Danielle Buys. Tournefeuille-ko Udaleko metropoli-aholkularia.
– Roser Bertran Coppini. Kreanta Fundazioko presidenteordea.

16:00-17:15 – Saio paraleloak. Ibilbide Paregabeak. Berritzen eta sarea sortzen kultur turismoan eta hiri sortzaileetan.

1. saio paraleloa. Egonaldi Artistikoen Esperientzia Paregabeak.
2. saio paraleloa. Auzo Sortzaileen Esperientzia Paregabeak.
3. saio paraleloa. Hiri Kultur Ibilbideen Esperientzia Paregabeak.

ELKARRIZKETA PAREGABEAK

Lekua: Bidassoa Basque Brewery
Helbidea: Auzolan kalea 2

17:15-19.00 – Elkarrizketa paregabeak. Irun, hiri berritzailea, kulturan eta turismoan.

Irungo kultur eta sorkuntza sektoreari atxikitako pertsonek parte hartuko dute.


OSTIRALA, URRIAK 20

LABORATEGIA. IRUN HIRI SORTZAILEA

Lekua: Irun Factory. Sorkuntza-fabrika
Helbidea: Loidi Bizkarrondo kalea 8-behea

09.30-12.00 – Laborategia. Irun Hiri Sortzailea. Herritarren ikuspegia sartzen hiria aldatzeko proiektuetan

Tokiko eragileek, proiektuaren bazkideek, hizlariek eta beste parte-hartzaile batzuek Irun hiri sortzailea izateko estrategiak elkarrekin aztertzeko pentsatuta dago ekimena, honako hauek abiapuntutzat hartuta: Trenbide-eremuak berreskuratzeko hiri-proiektu egituratzaileak; Ibilbide Paregabeetan parte hartzea eta beste ekitaldi batzuk, hala nola, Irun Open Innovation.


Hizlariak

Sakatu hizlari bakoitzaren izena, haren biografiara sartzeko.

Montserrat Domínguez

El HuffPost egunkari digitaleko zuzendaria

Damien Silès

Zuzendari nagusia da Montrealeko berrikuntzaren auzoan

Anatxu Zabalbeascoa

Kazetaria eta artearen historialaria. Arkitekturaz eta diseinuaz idazten du El País egunkarian

François Lajuzan

Toulouse-ko Udaleko kulturako eta Toulouse Métropole-ko alboko zuzendari nagusia

Jordi Pascual

Hiriak eta Toki Gobernu Batuak (HTGB) mundu-erakundeko kultura-batzordeko koordinatzailea

Jordi Tresserras Juan

Bartzelonako Unibertsitateko Kultura Turismoko Laborategiko irakaslea eta zuzendaria

Paulo Andrés Sánchez Gil

Findeterreko Industria Sortzaile eta Kulturaletako burua (Kolonbia)

Patricio Sanhueza

Playa Anchako Unibertsitateko errektorea (Valparaíso)

Danielle Buys

Tournefeuille-ko Udaleko kanpo-arazoetako zinegotzia

José Antonio Santano

Irungo Alkatea

Roser Bertran Coppini

Kreanta Fundazioko Presidenteordea

Carme Sais Gruart

Bòlit Arte Garaikide Zentroko zuzendaria Girona

Emmanuel Cunchinabe

Bordeaux Métropoleko Garapen Ekonomikorako Zuzendaritzako Enpleguko eta Ekimen Ekonomikoetako Zentroko zuzendaria

Jesús Alaviano Negredo

Zaragoza Activa-ko komunikazio arloko koordinatzailea (Zaragoza Udaleko)

Patrick Thaunay

Autantyk enpresaren fundatzailea

Mathieu Werchowski & Fanny Baxter

Irudimen Tourismoaren zuzendariak

Francisca Keller

Playa Anchako Unibertsitateko Sormen Guneko zuzendaria

Maitena Muruzabal

Iruñeko Udaleko kultura, hizkuntza politika, hezkuntza eta kirola arloko zuzendaria da.

TXOSTENAK

KULTURA HIRI IRAUNKORRETAN

Azken urteetan kultur gaiek presentzia handiagoa dute nazioarte mailako garapen iraunkorrari buruzko eztabaidetan. Neurri batean, kulturaren eta garapen iraunkorraren arteko harreman koherentearen oinarriak proposatzen dituzten dokumentuak agertu izanak eragin du hori, esate baterako, kulturaren Agenda 21 (2004) edo haren aplikazio eskuliburua Kultura 21 Ekintzak (2005), HTGB – Hiri eta Toki Gobernu Batuak izeneko sareak bultzatuak. Beste batzuetan, garapenerako mundu esparruak berritzeak sortu du aukera hori, esate baterako, 2030 Agenda eta Garapen Iraunkorraren Helburuak idaztea, Nazio Batuek 2015. urtean onartu zituztenak. Azkenik, beste batzuetan tokiko eragileak izan dira, giza eskubideekin, askatasunekin eta ongizatearekin konprometiturik, kulturaren eta garapenaren artean harreman estuagoa bultzatu dutenak.

Hizlaria: Jordi Pascual. Hiri eta Toki Gobernu Batuen (HTGB) mundu erakundeko kultura Batzordeko koordinatzailea.


BERRIKUNTZA KULTUR TURISMOAN: ESTRATEGIAK ETA ESPERIENTZIAK HIRIETAN

Aurkezpen honetan,hirietan kultur turismoarekin loturiko politiken eta estrategien egoera zertanden azalduko da, esperientzia berritzaileei eta toki komunitaterako aukeraksortzen dituztenei arreta berezia emanez, modu artikulatuan, ekimen horiek epeertain eta luzera finkatzeko sinergia publiko-pribatuak sortuz. Horren harira,azterketa kasu batzuk azalduko dira eredu gisa.

Hizlaria: Jordi Tresserras Juan. BartzelonakoUnibertsitateko Kultur Turismoko Laborategiko zuzendaria.


KULTURA ETA SORMENA HIRIA ERALDATZEKO

Lurralde bateko turismoagaratzeko helburuak nola batera daitezke hiri sortzaileen arte eta kulturaerronkekin? Ikuspegi hori ezin da modu etengabean eman eta finkatu turismoarenunibertsoa ez bada sormena eskainita aberasten, turismoaren hedapen ekonomikoakbide berriak eskaintzeko aukerarik ez badu ematen eta kultur eragileei ezbadizkie ekintza esparru berriak zabaltzen, eta proiektuak ez badiraturistentzako nahiz herritarrentzako onuragarria izango den lurraldeaeraldatzeko dinamikara biltzen. Printzipio horiek garatu ondoren, gogoetarabultzatuko eta elikatuko duten esperientziak aurkeztuko ditu FrançoisLajuzanek. Nantes, Tournefeuille eta Montolieu-ko kasuak aztertuko diraikuspegi desberdinak eduki ahal izateko, hiri handi batena, hiri ertain batenaeta landa hiri batena, hain zuzen ere. Montaudran auzoko (Toulouse Métropole)eta La Graveko (Tolosa) hiri eraldakuntza proiektuak ere ardaztuko dira.

Hizlaria: François Lajuzan. TolosaOkzitaniako Udaleko eta Toulouse Métropole-ko kulturakoalboko zuzendari nagusia.


“BERRIKUNTZAREN AUZOA”. BERRIKUNTZA EKOSISTEMA MONTREALEN BIHOTZEAN

2013. urtean sortu zen “Berrikuntzaren auzoa”lau unibertsitatek bultzatutako ekimen gisa, eta alkatetzaren, gobernuprobintzialaren eta federalaren eta enpresen zerrenda luze baten finantzalaguntza du. Lau zutabetan oinarritzen da proiektua: hezkuntza eta ikerketa,industria, hirigintza eta gizarte eta kultur garapena. Montrealen erdian dagoeta bost kilometro karratu baino gehiagoko hedadura du. Herritarrak,unibertsitate zentroak, enpresak, elkarteak, artistak, ikasleak etaekintzaileak biltzen dira bertan. Berrikuntzaren hiri laborategia ere badaAuzoa, eta bertan, 5G teknologia aztertzen da edo “boutique neoshop, boutiquedes startups” inplementatzen da. Era berean, garatutako berrogeitik goraberrikuntza proiektu edo “La maison de la innovation sociale” bezalako ekimenberriak aurkeztuko ditu hizlariak. Montrealerako talentua eta inbertsioaerakartzeko faktore bilakatu da Auzoa eta nazioarteko erreferente hirikoberrikuntza distrituen esparruan.

Hizlaria: Damien Silès. Montrealeko berrikuntzaren Auzoko zuzendarinagusia.


HERRITAR ARKITEKTOA

Ekimen pribatua, publikoaeta herritarrena eskutik doaz mendebaldeko hiri askoren eraldakuntzan betihantxe egon diren azpiegiturei bizi berria emateko orduan. Orain dela mendeasko asmatu ziren eraikin erabileraniztuna eta espazio malgua. Arkitektura mailanmugimendu intelektual hutsetatik urrun eta hiria kultura eta gizarte alorretaneraldatzetik hurbil dator XXI. mendea; berreraikiz, birziklatuz, konponduz,errespetatuz eta berraztertuz.

Txostenak proiektu berriak jasotzen ditu,Broadway oinezkoentzako bihurtzearekin hasi eta Sevillako Caixaforumberriarekin edo Parisko Palais de Tokiorekin eta Madrilgo Rio madrileñorekin buka.

Hizlaria: Anatxu Zabalbeascoa. Kazetariaeta artearen historialaria. Arkitekturari eta diseinuari buruz idazten du ElPaís egunkarian.


“VÍA IRUN-HIRIA GARA”, TRENBIDE EREMUA HIRIRAKO BERRESKURATZEA

Irungo Udalak hemendikaurrera “Vía Irun-Hiria gara’ markarekin bildu nahi du trenbide eremua hirirakoberreskuratzearekin loturiko guztia. Udalerrirako ibilbide luzeko proiektuestrategikoa da hau eta 2011ko martxoan hasi zen inplikaturiko erakunde guztienadostasunarekin. Udalerrian dauden trenbide azpiegituraren 53 hektarea hirirakoberreskuratzeko konpromisoa hartu zen akordio horrekin. Azkenik, 2017koapirilean hasi zuen ADIFek 40 hektarea desafektatzeko prozesua eta Udalakhirigintza plangintza prozesua, hiriko esparru berri horri zein erabilera emannahi zaizkion zehazteko. Helburua da Irungo herritarrentzako esparrua izateaerabilera askorekin: etxebizitzak, saltokiak, hirugarren sektorearentzakojarduerak, berrikuntzarekin loturiko enpresak eta ekimenak.

Hizlaria: José Antonio Santano Clavero. Irungoalkatea.


“THE SPUR”. ARTISTA EUROPARRAK EGOITZAN ETA JARDUNBIDE EGOKIAK

The Spur, ingelesez“akuilua edo eragingarria”, arte garaikidearen alorreko nazioarteko proiektuada, Gironako Bòlit, Centro d’Art Contemporani delakoak zuzendua. EuropakoBatasuneko Europa Sortzailea programaren eta honako erakunde hauen laguntza du:Albiko Centre d’Art Le Lait, Montpellierreko Bureau des Arts et desTerritoires, Bratislavako Sputnik Oz, Mallorcako Es Baluard Museoa, ErromakoFondazione per l’Arte eta Pirinio-Mediterraneo Euroeskualdea.

The Spur proiektuak proposatzen du ikusarteetan lankidetza sare bat sortzea, hiri garapenerako eta garapenprofesionalerako proiektu berritzaileak prestatzeko industria sortzaileenbidez, esate baterako, esparru abandonatuak berreskuratzea komunitatearenonerako, artista egoiliarren profesionalizazioa eta mugikortasuna bultzatzeaeta kudeaketakidetza prozesuak eta jakintza partekatuko esparruakinplementatzea parte hartzen duten erakunde desberdinen artean.

Hizlaria: Carme Sais. Gironako Bòlit Arte Garaikideko Zentroko zuzendaria.


FABLAB FENOMENOA EZAGUTZEN

Autantyk enpresak proposatzen du enpresapublikoei, pribatuei eta tokiko erakundeei zerbitzuak eskaintzea, lanarekikozentzua, gogoa eta gozamena itzultzearen ildotik, oinarrian gizakia jarritabetiere. Autantykek norbanakoa eta gizartea eraldatzeko elementu gisa hartzenditu artea eta kontzientzia. Munta handiko kultur eta arte proiektuen koordinatzailegisa, Autantykek “Artea eta Enpresa” kontzeptu hibridoak proposatzen ditu,finantza erakunde berritzaileak eta artea eta kultura jendeari zabaltzeko moduberriak aurkitzeko.

Hizlaria: Patrick Thaunay. Autantyk enpresaren sortzailea.


EKONOMIA SORTZAILEA BORDELEN: AZALERATZEN ARI DEN SEKTOREA IZATETIK GARAPEN POLITIKAREN ARDATZ IZATERA

Bordeleko Udalak bere eginzuen ekonomia sortzailearen kontzeptua, garapenerako ardatz berri gisa, oraindela hamar bat urte. Lurraldean zituen indarguneak zein ziren jakin nahi zueneta haietan oinarritu ekonomiaren garapena bideratzeko, hiri eta turismogarapenarekin eta trantsizio digitalarekin loturik. Chartrons auzoa aukeratu daChartronsko campusaren bihotzean mintegi eko-sortzailea ezartzeko, auzotradizional batean bilduta komunikazio bisualeko goi mailako zentroak,irudiarekin, modarekin, diseinuarekin, digitalarekin loturiko profesionalak,eta baita zientziaren hedapenerako museo bat eta Ardoaren Hiri berria ere.

Hizlaria: Emmanuel Cunchinabe. BordeauxMétropole-ko Garapen Ekonomikorako Zuzendaritzako Enpleguko eta EkimenEkonomikoetako Zentroko zuzendaria.


SORKUNTZA ETA GIZARTE ERALDAKUNTZA ZARAGOZAN

Erakunde publikoeksorkuntzaren sustapena gizarte eraldakuntzarako tresna gisa erabiltzeko aukeraaurkitu dute beren lurraldeetan. Udalen kasuan, Ekonomia Sortzailea deiturikoabultzatzeak esan nahi du jarduera planak, proiektuak, programak… egin behardirela industria sortzailea: artea, diseinua, musika, artisautza, zinea,publizitatea, argazkigintza… osatzen duten sektoreei laguntzeko neurriekin etajarduerekin. Jarduera horiek kale edo auzo jakin batean biltzen direnean,helburua ez da bakarrik sormenaren balio erantsia bultzatzea. Gainera, aldehorretako merkataritza jarduera birbideratu nahi da, auzoa dinamizatu etabiziberritu, hiriko beste leku batzuetako pertsonak erakarri…, hauxe da, eremuasozialki eraldatu.

Horixe egin nahi izan zen Las Armas kalean,Zaragozako El Gancho auzoan. Testuinguru horretan, Zaragoza Activa besteeragile bat besterik ez da prozesu honetan parte hartu dutenen artean.Horretarako, ekonomia sortzailea sustatzeko hainbat ekintza burutu ditu etaMade in Zaragoza bezalako programak jarri ditu abian.

Hizlaria: Jesús Alaviano. Zaragozako Udaleko Zaragoza Activa-kokomunikazio arloko koordinatzailea.


IRUDIMEN TURISMOA. KULTUR ERAKARGARRI IZATETIK TURISMO NORAKOA IZATERA

Mazameten (Tarn Sudeskualdea) dituen zirkuituen bidez, Irudimen turismoak jendeari zabaldutakoondare esparruak aurkezten ditu, in situ sortutako arte garaikideko obrekin.

Antzerkigintzaren bidez, gidariek esperientziaberria biziarazten diote jendeari, bitartekari atipikoen papera jokatuz. Erahorretan, hertsiki loturik egoten dira ikuskizuna, ondarea, arte garaikidea etaturismoa. Bosgarren zirkuitua inauguratu berri da, beste lurralde bateanseigarren zirkuitua prestatzen ari den bitartean. Asmoa da biak betierekoizatea.

Hizlaria: Mathieu Werchowski & Fanny Baxter. Irudimenturismoko zuzendariak.


CREACITY, IRUÑEA, HONDARRIBIA ETA BAIONAKO HIRIETAKO ONDARE GOTORTUAREN BALORAZIOA

“Creacity”, kultur, ondareeta gastronomia turismoari laguntzeko mugaz gaindiko programa Iruñea,Hondarribia eta Baiona arteko lankidetza programa da. Europar Batasunarenlaguntza eta finantzazioa ditu Espainia-Frantzia-Andorra Mugaz GaindikoLankidetza Programaren (POCTEFA 14-20-INTERREG VA) bidez. Haren helburua dazeharkako ekintza bultzatzea, lankidetzan, ikaskuntzan eta hiru hirien elkarezagutzan oinarrituta, aberastasuna eta enplegua sortu ahal izateko, horiguztia elkarren arteko harremanak indartuz eta merkaturatze ekintzak bateraeginez.

 Harresiak dira, azken urte hauetan etaEuropar Batasunaren laguntzarekin arkitektura itxurari begira finkatu etaberreskuratu direnak, proiektu honen ardatza eta bizkarrezurra, ondaregotortuari balio handiagoa eman ahal izateko kultur turismoko ekimenen bidezeta artea sortuz, berrikuntzan oinarrituta betiere. Hitzaldi honetanlaburbilduta adieraziko dira proiektuaren sorrera eta lan ardatzak, eta baitaIruñean proiektu honen esparruan aurrera eramandako ekintzak ere.

Hizlaria: Maitena Muruzabal. IruñekoUdaleko Kultura zuzendaria.


IRUN HIRI SORTZAILEA LABORATEGIA. IDEIAK ETA PROPOSAMENAK IRUNGO TRENBIDE EREMUA BERRESKURATZEARI ETA IZANGO DUEN ERABILERARI BURUZ

Irungo hirian erabiltzen ez den trenbide eremua (50 ha) berreskuratzeari eta eremu horrek izango dituen erabilerei buruz ekarpenak egiteko eta ideiak eta proposamenak trukatzeko gunea da Laborategia. Parte hartzaile guztiek azaldu ahal izan dituzte beren ideiak, ideia jasa da, eta haren helburua ez da inolako adostasunera iristea; izan ere, gerta liteke jasotako ideietako batzuk elkarren aurkakoak izatea.

Kreanta Fundazioak diseinatu eta kudeatutako laborategi hori honako gai hauen inguruan egituratua dago:

  • Kreanta Hiri Sortzaileen IX. Jardunaldietan eztabaidatu eta aurkeztutakoetatik zein alderdi, eduki, proposamen edo jardunbide egoki aplika daitezke edo izan daitezke erreferente Irunen hutsik dagoen trenbide eremuan aurrera eraman beharreko ekintzetarako?
  • Zein esku hartze eraman daitezke aurrera erabilgarri dagoen eremuan?
  • Ekintza proposamen desberdinak errealitate nola bilakatu aldez aurretik egindako hausnarketetan oinarrituta?

 Udal ikuspegiaren atalarekin bukatu zen laborategia.

BIDEOAK

IBILBIDE PAREGABEAK. HIRI SORTZAILEEN SAREA. JARDUNALDIEI HASIERA EMATEKO EKINTZA

Jardunaldiak PalmeraMonteroko zentro zibikoan hasi ziren urriaren 18 arratsaldean, asteazkenarekin,Ibilbide Paregabeen hiri bazkideetako ordezkari politikoen hitzekin: IrungoAlkate José Antonio Santano; Barakaldoko Alkate Amaia del Campo; eta Sant JustDesvern-eko zinegotzi Carrassumada Serrano; Tournefeuille-ko zinegotzi DanielleBuys; eta Foix-eko zinegotzi Pascale Canal; eta baita Kreanta Fundazioko FélixManito lehendakaria ere.

ARIMA DUTEN HIRIAK

Jardunaldiak hastekohitzaldia, Huffington Post egunkari digitaleko zuzendari Montserrat Domínguezkazetariaren eskutik.

HIRI SORTZAILEAK – IBILBIDE PAREGABEAK JARDUNALDIEN AURKEZPENA – IRUN 2017

Jardunaldien aurkezpenaurriaren 19an izan zen FICOBA erakustazokan, Irungo lehen Alkateorde MiguelAngel Páezen eta Kreanta Fundazioko lehendakari Félix Manitoren eskutik.

KULTURA HIRI IRAUNKORRETAN

Hizlaria: JordiPascual. Hiri eta Toki Gobernu Batuen (HTGB) mundu erakundeko kulturaBatzordeko koordinatzailea.

BERRIKUNTZA KULTUR TURISMOAN: ESTRATEGIAK ETA ESPERIENTZIAK HIRIETAN

Hizlaria: JordiTresserras Juan. Bartzelonako Unibertsitateko Kultur TurismokoLaborategiko zuzendaria.

KULTURA ETA SORMENA HIRIA ERALDATZEKO

Hizlaria: FrançoisLajuzan. Tolosa Okzitaniako Udaleko eta Toulouse Métropole-ko kulturakoalboko zuzendari nagusia.

“BERRIKUNTZAREN AUZOA”. BERRIKUNTZA EKOSISTEMA MONTREALEN BIHOTZEAN

Hizlaria: DamienSilès. Montrealeko berrikuntzaren Auzoko zuzendari nagusia.

TURISMOA, KULTURA ETA HIRIA: ESTRATEGIA GLOBALAK ETA TOKIKO PROIEKTUAK

Kreanta Fundazioko RoserBertran eta Félix Manito izan ziren moderatzaileak eta honako hizlari hauekhartu zuten parte: Jordi Pascual, Jordi Tresserras, François Lajuzan eta DamienSilès.

“VÍA IRUN-HIRIA GARA”, TRENBIDE EREMUA HIRIRAKO BERRESKURATZEA

Hizlaria: José Antonio Santano Clavero, Irungo alkatea.

HERRITAR ARKITEKTOA

Hizlaria: Anatxu Zabalbeascoa. Kazetariaeta artearen historialaria. Arkitekturari eta diseinuari buruz idazten du ElPaís egunkarian.

IRUNGO CCK-IBILBIDE PAREGABEAK JARDUNALDIEN ERREPORTAJEA

Irunen urriaren 18tik 20ra egin ziren Kreanta Hiri Sortzaileen -Ibilbide Paregabeak- IX. Jardunaldien laburpen bideoa.