Close

Anatxu Zabalbeascoa

Kazetaria eta artearen historialaria. Arkitekturaz eta diseinuaz idazten du El País egunkarian

Anatxu Zabalbeascoak Bellaterrako Unibertsitate Autonomoan (Bartzelona) ikasi zuen kazetaritza, eta The Art Institute of Chicago-n, Artearen Historia. Bartzelonan jaio zen 1966an, eta bertan bizi ondoren, Londresen, Bostonen, Chicagon, Erroman eta Madrilen bizi izan da.  Duela 20 urtetik, El País egunkarian idazten du arkitekturaz eta diseinuaz. Duela hiru urtetik, Del Tirador a la Ciudad arkitekturako blogean idazten du, egunkari horretako edizio digitalean. Arkitekturari buruzko dozena bat libururen baino gehiagoren egilea da; besteak beste: The New Spanish Architecture, Rizzoli, New York, 1993, Vidas construidas. Biografías de Arquitectos, Gustavo Gili, 1998; Las casas del siglo, Gustavo Gili, 1999; Minimalismos, Gustavo Gili, 2000 o Todo sobre la casa, Gustavo Gili, 2011.

Sari ugaritan izan da epaimahaikidea; besteak beste, Argazkigintzako Nazionalean, Diseinuaren Nazionalean, Arkitekturako Urrezko Dominan, Espainiako Arkitekturako Biurtekoan, Bartzelona Hiria Sarian, Arkitekturako FAD Sarietan, edo Villa de Madrid Sarietan. Komisario-lanetan jardun izan du arkitekturari buruzko erakusketetan (Minimalismos, MNCARS Madrid, 2001; edo Bilbao Project, Bilboko Alhondigan, 2012) eta argazkigintzakoetan (Máscara y espejo, MACBA, Bartzelona, 1997, edo Joan Fontcuberta, el artista y la fotografía, Espainiako Arte Garaikidearen Museoa, 1999). Haurrentzako dozena bat ipuin ere argitaratu ditu. Horietako batzuek (Valentina en París, Valentina en Nueva York, Valentina en Barcelona edo Valentina en Madrid, Tusquets argitaletxeak argitaratuak) protagonistak hiriak ezagutzen bizi dituen abenturak kontatzen dituzte. Irakasle gonbidatua da Elisava Eskolako Barne Diseinuko Masterrean (Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatera atxikia dago Eskola hori), eta eskolak eman ditu Grinell College-n (Iowa) eta Madrileko Europar Unibertsitatean.

%