Close

Danielle Buys

Tournefeuille-ko Udaleko kanpo-arazoetako zinegotzia

Danielle Buys emakume ekintzailea eta uste sendokoa da, kultura zale amorratua; goiz hasi zen elkarte- eta politika-munduan, Zuzenbideko ikasketak amaitu ondoren. 1983an hautatu zuten lehen aldiz. Gaur egun, Tournefeuille-ko Udaleko kanpo-arazoetako zinegotzia da (27.000 biztanle). Esparru horretan, konbentzionala ez den kultur politika bat jarri du abian; hau da, sorkuntza babestu, gune publikoa eraldatu eta herritarrek parte hartzeko proiektuak bultzatu. Oso modu aktiboan lagundu du kulturako eskumenak Toulouse Métropole-rantz transferitzen, eta kultura-batzordeko presidenteordea da.

Metropoliko biztanleria nazioartean diharduten talde artistiko ugarirekin topatu dadin laguntzen du; esaterako, talde hauek: L’Usine kaleko Arteetako Zentro Nazionala, La Machine kale-antzerkiko konpainia, Le Phun antzerki-konpainia, dantza garaikideko Emmanuel Grivet konpainia, animazioko zinema zale amorratuen artista eta teknikarien La Ménagerie elkartea, antzerki antropologikoko Le GDRA konpainia, Groupe d’Etudes et de Recherches sur les Mondialisations – GERM- (Mundializazioei buruzko Azterketa eta Ikerketa Taldea)… Bere hirian, Utopia zinema eta Toulouse-ko Grenier konpainia ospetsua ezartzen lagundu du.

Oso inplikatua irakurketa publikoa sustatzen, eta, Estatuarekin lehenengo hiria-irakurketa kontratuetako bat sinatzea ahalbidetzen, Midi-Pyrénées Letren Eskualde Zentroko buru da zenbait urtetan. Toulouse Handiaren Hiri Komunitateko ordezkari gisa, Boutique d´Escriture du Grand Toulouse sortzen du, idazketaren inguruko kultur ekintzako udalerriarteko erakundea. Lieux Intermédiaires (gizarte zibilaren ekimena diren baina interes orokorraren onurarako lan egiten duten Bitarteko Guneak) aitortzea eta garatzea babesten du, berrikuntzaren eta arte-agerraldiaren bidez kultura, herria eta demokrazia artikulatzen duten aldetik.

Uste sendoa du mundura irekitzea helburu garrantzitsua dela benetako kultur politika batean, eta, alde horretatik, hainbat alditan egin ditu harremanak Mali, Brasil, Kuba, New York eta Europako herrialde ugariekin. Horrela, 2003tik, mugaz haraindiko zenbait proiektu zehaztu dira Europar Batasuneko Interreg programaren esparruan, Huesca, Olot, Barakaldo, Sant Just Desvern eta Irun hiriekin (Espainia). Konpromiso nazional eta europarraren logika honetan, FNCC Fédération Nationale des Collectivités Territoriales pour la Culture-ko presidenteordea da (Kulturarako Udalerri Erakundeen Federazio Nazionala).

Uste sendoa du kultura ezinbesteko tresna dela gure gizarte hautsian harremanak berriz ehuntzeko.

%