Close

Emmanuel Cunchinabe

Bordeaux Métropoleko Garapen Ekonomikorako Zuzendaritzako Enpleguko eta Ekimen Ekonomikoetako Zentroko zuzendaria

Hamabost urtetik gorako esperientzia profesionala du hautetsien eta zuzendari publiko eta pribatuen zerbitzura garapen ekonomiko, sozial eta kulturalaren eta lurralde antolamenduaren esparruko azterketa, programa eta ekintzak sortzen, zuzentzen, gauzatzen, abiarazten eta ezagutarazten/sustatzen.

Tokiko garapen ekonomikoaren esparruan jarduten du, 242.000 biztanleko hiri batean. 2016tik, Bordeaux Métropoleko Garapen Ekonomikorako Zuzendaritzako Enpleguko eta Ekimen Ekonomikoetako Zentroko zuzendaria da, eta Bordeaux Métropoleren bide orri ekonomikoaren barruan enplegu ardatza zehazteaz eta abiarazteaz arduratzen da, ekonomia sozial eta solidarioaren, ekonomia sortzailearen eta ekonomia zirkularraren esparruan, Bordelerako.

1996tik 2015era bitartean, garapen ekonomikoaren, ekonomia sortzailearen eta ekonomia sozial eta solidarioaren esparruko proiektuen zuzendari eta misioaren arduradun izan zen, Bordeleko Udalean.

Hiri antolamenduaren eta eskualde mailako garapen ekonomikoaren esparruan, 1989tik 1996ra bitartean, Comité d’expansion Aquitaineko Azterketa Sozioekonomikoen Zuzendaritzako burua izan zen.

1986an, Hiri Geografiako lizentzia eskuratu zuen, Bordeaux III unibertsitatean, eta, 1988an, Demografiako graduondoa, Bordeaux I unibertsitatean.

%