Close

Jordi Pascual

Hiriak eta Toki Gobernu Batuak (HTGB) mundu-erakundeko kultura-batzordeko koordinatzailea

Hiriak eta Toki Gobernu Batuak mundu-erakundeko kultura-batzordearen sortzailea eta koordinatzailea da Jordi Pascual. kulturaren Agenda 21 aurrera eramatea da batzorde horren helburua  (www.agenda21culture.net).

Irakasle bazkidetua da Kataluniako Oberta Unibertsitatean (www.uoc.edu). Han, kultura-politikak irakasten ditu “Kultura kudeaketa” eta “Hiri eskubidea” masterretan.

Kultura garapen jasangarriaren eta hiri-agenda berriaren helburuetan sartzeko www.culture2015goal.net mundu-kanpainaren sustatzaileetako bat da.

Europako kulturaren hiriburuko epaimahaikidea izan da.

Liburuak, artikuluak eta txostenak idatzi ditu kultur eskubideen inguruan, kulturaren gobernantzaren inguruan, nazioarteko kultur harremanen inguruan eta kulturak jasangarritasunean duen paperaren inguruan, eta 20 hizkuntzatara baino gehiagotara itzuli dira. Adibide batzuk:

– “Culture as the fourth pillar of sustainability: the best is yet to come” artikulua, Economia della cultura aldizkarirako (aurki, 2017).

– “Why must Culture be at the Heart of Sustainable Urban Development?” txostena,, Nancy Duxbury eta Jyoti Hosagrahar-ekin idatzia Habitat III prozesurako; HTGBko kultura-batzordeak argitaratua (2016).

– “Cities, culture and sustainable development” kapitulua, Nancy Duxbury-k eta Catherine Cullen-ek idatzia, “Cultural Policy and Governance in a New Metropolitan Age” liburuan; Helmut K. Anheier eta Yudhishthir Raj Isar-ek argitaratua, Sage argitaletxearen “Cultures and Globalization” sailerako (2012).

– “Rio+20 y la cultura: abogando por el papel de la cultura en la sostenibilidad” txostena, HTGBko kultura-batzordearentzat (2012).- “Cultura y desarrollo sostenible: innovación institucional y un nuevo modelo de política cultural” txostena, UNESCOrentzat (2009).

– “Sobre la participación ciudadana en las políticas culturales de las ciudades europeas” liburua, Philipp Dietachmair-ekin eta Sanjin Dragojevic-ekin batera idatzia, kulturarako Europar Fundazioarentzat (2007).

– “La política cultural local, el tercer sistema y el empleo” txostena, Europako Batzordearentzat (1999).

%