Close

Jordi Tresserras Juan

Bartzelonako Unibertsitateko Kultura Turismoko Laborategiko irakaslea eta zuzendaria

Bartzelonako Unibertsitateko irakasle bazkidetua. Han, kultur kudeaketako programaren koordinatzaile akademikoa da, eta, zuzenean, lankidetzako eta nazioarteko kultur kudeaketako graduondoetakoa (1999tik) eta kultur turismokoa (2000tik). Kulturaren eta Ondarearen Kudeaketaren Doktoretzako kidego akademikoko kidea da, eta bertan, ondarearen eta kultur turismoaren kudeaketari buruzko zenbait lan koordinatu ditu. 2010etik, irakasle bisitaria da Université Paris 1 Panthéon-Sorbonne-ko (Frantzia) Ondarearen eta Turismoaren Kudeaketako Masterrean eta Doktoretzan eta Simón Bolívar Unibertsitate Andetarreko Kultur Kudeaketako Espezializazioan eta Masterrean Quitoko (Ekuador) eta Sucreko (Bolivia) egoitzetan. 2014tik, Kordobako (Argentina) Unibertsitate Nazionaleko Ekonomia Zientzien Fakultateko Kultur Kudeaketako graduondoko programako irakaslea da.

Era berean, LABPATCeko zuzendaria da (Ondare, Sorkuntza eta Kultur Turismoko Laborategia), Bartzelonako Unibertsitateak eta IBERTUR Sareak sustatutako spin-off-a, CHARTS Proiektuaren esparruan sortua (Interreg IVC Programa – Europar Batasuna, 2012-2014).

Nazioarteko erakundeen kontsultaria (Mundu Bankua, BID, UNTWO, UNESCO, Europako Kontseilua, Europar Batasuna, OEI, SEGIB, ICA), eta lankidetza-agentziena (AECID-Espainiako Nazioarteko Garapenerako Lankidetzarako Agentzia, Alliance Française, Cooperazione Italiana allo Sviluppo, Cooperation Suisse, GIZ-antesGTZ-, Hivos Japoniako Funts Fiduziarioa UNESCOrekin), kultur, turismo eta garapen gaietan.

ICOM eta ICOMOS erakundeetako kidea. IBERTUR sareko presidentea – Ondarea, Turismoa eta Garapen Jasangarria. I+G koordinatzailea ECTN-n – European Cultural Tourism Network. CTC-ko bazkide sortzailea – Kultur Turismoko Kontsultariak. Kataluniako Turismo Agentziako Kultur eta Gastronomia Turismoko klubetako kidea. Kultura, Turismo eta Garapeneko UNESCO Katedrako UNITWIN Sareko kidea (2004tik). UNESCOko Mundu Ondareko Zentroko Mundu Ondarea eta Turismo Jasangarria programako aditua (2012tik). Europako Kontseiluko Kultur Ibilbideen Programako aditua eta Kultur Ibilbideen Europako Institutuko Unibertsitate Sareko kidea.

2001ean, kultur turismoko alboko irakaslea izan zen New York University-ko Latinoamerikako eta Karibeko Ikasketa Zentroan. Bartzelonako Metropoli Eremuan lan egin zuen, eta INEMen, kultur sektoreko perfil profesionalak definitzen eta Tailer Eskolen programan (1990-93 y 1996-98). Espainiako Ekonomia Ministerioko aholkularia izan da Kultur Turismoaren Nazioarteko Urterako (2002), Kataluniako Generalitateko Turismoko Zuzendaritza Nagusiko aholkularia (2006-2010), Kolonbiako Kultura Ministeriokoa (2010-11), eta baita Kataluniako Turismo Agentziakoa ere (2016tik gaur arte).

Ekintza-ildoak: Kultur Ondarearen Kudeaketa (bereziki, Mundu Ondarearen Zerrendetakoa lekuetan eta UNESCOk aitortutako Nazioarteko Kultur Ondarearen agerraldietan), Kultur eta Sorkuntza Turismoa (#TurismoNaranja), nazioarteko kultur lankidetza.

%