Close

José Antonio Santano

Irungo Alkatea

José Antonio Santano Clavero 2002ko irailaren 10etik da Irungo Alkatea; egun horretan onetsi zuen udalbatzak hura izendatzea. Gerora, gehiengoa lortu du 2003, 2007, 2011 eta 2015eko udal-hauteskundeetan.

18 urte besterik ez zituela, zinegotzia izan zen Irungo Udalean. Orduan, Espainiako zinegotzi gazteena izan zen, eta 88ra arte egon zen kargu horretan. Denboraldi bat enpresa pribatuan lan egin ondoren, berriz itzuli zen jarduera politikora, eta 1991n, Gazteriako eta Kiroletako foru-diputatuaren kargua hartu zuen. Hurrengo legealdian, beste ardura-postu bat bete zuen foru-taldean, Ekonomia eta Turismoko zuzendariaren postua hain zuzen.

1999 eta 2002 artean, Irungo Udaleko lehen alkateordea izan zen, Lehendakaritzako eta Ekonomia eta Ogasuneko departamentuen ardura hartuta. Aldi horretan, Bidasoa Bizirik Garapen Agentziako presidente ere izan zen.

Gainera, 2002ko martxotik 2003ko maiatzera bitartean, PSE-EE alderdiko zuzendaritza-batzordeko funtsezko idazkaritzetako batean jardun zuen.

José Antonio Santano Irunen jaio zen (Gipuzkoa), 1965ean, San Migel auzoan. Leka-Eneako ikastetxe publikoan ikasi zuen, eta Pio Baroja Institutuan egin zuen batxilergoa. Zuzenbidean lizentziaduna da, EHU Euskal Herriko Unibertsitatetik. Ezkonduta dago, eta bi seme-alaba ditu. Kirolzalea da, eta hiriko futbol-talde batzuetan jokatu zuen; esaterako, Dunboan, El Pinar taldean eta Real Unioneko gazte-maila aurreko taldean.

Linka: http://www.santano.net/biografia/

%