Close

Maitena Muruzabal

Iruñeko Udaleko kultura, hizkuntza politika, hezkuntza eta kirola arloko zuzendaria da.

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna, Nafarroako Unibertsitatean, 2001ean. Graduondo bat egin zuen Los Angelesen (California, AEB), produkzio zinematografikokoa, UCLAn.

Produkzio zinematografiko ugaritan parte hartu zuen Estatu Batuetan eta Mexikon, eta bere jaioterrira itzuli eta Cronopia Films ekoizpen-etxea sortu zuen Candela Figueira argentinarrarekin batera. Elkarrekin egin zuten debuta gidoilari eta zuzendari gisa “Nevando Voy” film luzean. Filma 2008ko uztailean estreinatu zen Espainian, eta nazioarteko 15 sari irabazi ditu. 2014ko azaroan, bere bigarren film luzea estreinatu zuen merkatuan, “Blue Lips”, 2012ko San Fermin jaietan filmatua, eta bertan, ekoizle-lanak egin zituen. “Una pareja cualquiera” antzezlana ere ekoiztu du, eta telesailetako gidoilari-taldeetan parte hartu izan du.

Gaur egun, eta 2016ko urtarriletik, Iruñeko Udaleko kultura, hizkuntza politika, hezkuntza eta kirola arloko zuzendaria da.

%