Close

Montserrat Domínguez

El HuffPost egunkari digitaleko zuzendaria

Montserrat Domínguez kazetaria da, Informazioaren Zientzietan litzentziaduna, Madrileko Unibertsitate Complutensetik, eta Kazetaritzako Masterra New Yorkeko Clumbia Unibertsitatetik; horretan, Fulbright beka bati esker ikasi zuen.

2012tik, El HuffPost egunkari digitaleko zuzendaria da, La Ventana-ko ohizko kolaboratzailea, Cadena SER-en, eta El Programa de Ana Rosa-ko solasaldi politikoan, Telecinco-n.

EFE Agentzian eta Canal +, Antena 3 eta Telecinco etxeetan lan egin du: Telecincon albistegiak eta programa bereziak zuzendu eta aurkeztu zituen, eta lau urtetan, “La Mirada Crítica” eztabaida-, solasaldi- eta elkarrizketa-programa; azkeneko horrengatik, Europako Kazetaritzako Salvador de Madariaga Saria lortu zuen. Zutabegile politikoa izan da La Vanguardia egunkarian, eta El HufPost egunkarian sartu aurretik, “A vivir que son dos días” magazina zuzendu eta gidatu zuen, Cadena SER-en, eta entzulerian liderra izan zen asteburuetan. Europako Kazetarien Elkarteko presidenteordea da.

%