Close

Patricio Sanhueza

Playa Anchako Unibertsitateko errektorea (Valparaíso)

Patricio Sanhueza Historia eta Geografiako irakaslea da, Lege eta Gizarte Zientzietako lizentziaduna, abokatua, eta Erakunde Unibertsitario Interamerikarreko Kudeaketa eta Lidergo Institutuko Kudeaketa eta Lidergo Unibertsitarioko espezialitateko diplomaduna –Erakunde Unibertsitario Interamerikarrak Kanadan du egoitza–.

2006ko urriaren 6tik da Playa Anchako Unibertsitateko errektore, eta, 1982tik, bertako akademiko. Aurrez, 1978tik 1981era bitartean, Txileko Unibertsitatean jardun zen, eta, 1981etik 1996ra bitartean, Valparaísoko Unibertsitatean. Bertan, irakasgai hauek eman ditu: Amerikako eta Txileko Erakunde Politiko eta Sozialen Historia, Zuzenbide Publikoa eta Konstituzio Zuzenbidea.

Txileko erakunde politiko eta sozialak ikertu ditu, eta haiei buruzko azterlanetan parte hartu du, zeinak Txileko, Valparaísoko, Playa Anchako, Talcako, Fronterako, Magallanesko eta Rosarioko unibertsitateetako, Hezkuntza Zientzien Metropoliko Unibertsitateko eta Kultura Hispanikoko Institutuko aldizkarietan argitaratu diren. Era berean, Valparaísoko Unibertsitateak Frantziako Iraultzaren bigarren mendeurrenari buruz argitaratutako testuaren egileetako bat da.

Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Departamentuaren irakasle gonbidatua izan da, “unibertsitatea eta garapena” gaiari buruz aritzeko, eta Valparaísoko Goi Mailako Gizarte Ikasketen Foroko Zuzendaritzako kide da, baita Historiako, Hezkuntzako eta Gizarte Zientzietako sari nazionalak banatzen dituen epaimahaiko kide ere.

Erakunde unibertsitario hauetako kide (izan) da: Txileko Unibertsitateetako Errektoreen Kontseiluko Zuzendaritza Batzordea (2014- ), FOSISeko Zuzendaritza (2014- ), Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko Goi Mailako Hezkuntzako Batzordeko Zuzendaritza (2011-2015), Valparaísoko Errektoreen Kontseilua (kontseiluburua) (2010 eta 2014), CINCELeko Zuzendaritza (2011), Liburu eta Irakurketa Funtseko Kontseilua (2013- ), Txileko Eskualde mailako Unibertsitateen Elkartea (burua) (2013- ), Latinoamerikako eta Karibeko Eskualde mailako Unibertsitateen Sarea (presidenteordea) (2009- ), OLAGIren “Unibertsitateak – Eskualdeko gobernuak” programa (zuzendaria) (2004-2008), Playa Anchako Unibertsitatea (idazkari nagusia) (1991-2006), “Unibertsitateak – Eskualdeko Gobernuak” Programa Koordinatzeko Batzorde Nazionala (idazkari exekutiboa) (1995-2006), Errektoreen Kontseiluko Batzorde Juridikoa (1996-2006), Playa Anchako Unibertsitateko Filosofiako eta Gizarte Zientzietako Departamentua (zuzendaria) (1987-1989), Playa Anchako Unibertsitateko Humanitate Fakultatea (idazkari akademikoa) (1985-1986) eta Playa Anchako Unibertsitateko Historia eta Geografiako Pedagogia (karrerako burua) (1984-1985).

%