Close

Patrick Thaunay

Autantyk enpresaren fundatzailea

Ekintzaile eta enpresa bateko zuzendari  lanetan ibili da duela 20 urte baino gehiagotan, Patrick Thaunay  da Autantyk enpresaren fundatzailea. Enpresaren eta kulturaren zein artearen eremuen arteko zubiak eraikitzean datza haren ikuspegia.

Enpresarekiko lankidetzako modu berriak esperimentatu eta gertaera desberdinak eta ludikoak proposatu ondoren, ekonomiaren munduak aldatu behar duela konturatzen da eta beste kide batzuekin batera hausnarketa egin du enpresetako garapen iraunkorrerako bide berriei buruz.

CJD Zuzendari gazteen Zentroko kide aktiboa da  eta meditazioa praktikatzen du egunero, bere esperientzia pertsonaletan zein profesionaletan oinarritzen da kontzeptu hibridoak garatzeko, hain zuzen artea eta gizakia proiektuen ardatzean dauden proiektuak.

2015-2016 aldian, Gizartea esperimentatzeko eta transformatzeko Le Multiple “hirugarren eremua” proiektua koordinatu zuen Toulousen, fablab Artilect laborategiaren eta SCIC Interes kolektiboko Sozietate kooperatiboaren lankidetzarekin.

2016. urtearen amaieran, Life on Mars David Bowie shot by Mick Rock erakusketa muntatu du sektore kulturalen, zientifikoen eta hezkuntzazkoen kooperazio gisa hartuta; elkarren berri ez duten munduen arteko zubiak sortzeko eta ongarriketa gurutzatua eragiteko modu bat izanik.

Arrakasta horretan oinarrituta, kontzeptu hibrido berrial sortzea aurreikusi du eraikitzeko fablab ikuspegitik, de Toulouse Métropole « A la rencontre du phénomène FABLAB » (“FABLAB fenomenoaren bila”) erreportajean adierazten den bezala.

%