Close

Paulo Andrés Sánchez Gil

Findeterreko Industria Sortzaile eta Kulturaletako burua (Kolonbia)

Paulo Andrés Sánchez Gil (Manizales, Kolonbia, 1977). Kultur kudeatzailea da, baita nazio mailako eta nazioarteko marketineko profesionala, Manizaleseko Unibertsitatean. Hirien kudeaketari eta ekintzailetza sortzaileari buruzko graduondokoa egin du, Córdobako Unibertsitatean (Argentinan), eta kultura latinoamerikarrari buruzko ikasketak egin ditu, Arrosarioko Unibertsitatean, Kolonbian.

Findeterreko Industria Sortzaile eta Kulturaletako burua da, eta, gaur egun, hark aurreratzen dituen kultur proiektuen arduraduna da: besteak beste, hiri jasangarri eta lehiakorren plataforman eta hiri enblematikoen plataforman kultur osagaia sartzeko ardura du; lurraldeen garapen kultural eta sozialerako proiektuak diseinatzekoa; Kolonbiako hirietan kultur politika publikoa planifikatzeko laguntza teknikoa ematekoa; kultur azpiegituren defizita arintzeko proiektuak diseinatzekoa; lurralde mailan industria kultural eta sortzailea sortzeko eta horrela ekonomia sortzailea sortzeko eta sendotzeko aukerak identifikatzekoa; eta hiri sortzaileetako agenda diseinatzen laguntzekoa, Kolonbian ekonomia laranjarako bidean berriki onartu eta berretsitako legearen argitan.

Manizaleseko Nazioarteko Jazzaldiaren eta Kolonbiako Jazzaldien Sarearen fundatzaile eta zuzendaria da, baita Bogotako Munduko Musika Denboraldiko zuzendaria ere, eta Bogotako Barrutiko Kultura eta Turismo Institutuko musika gerentziako aholkularia izan zen. Kultura Ministerioko Kultur Industrien Lehiakortasunerako Mahaiko kide da, kultur politika publikoen esparruko aholkularia, kultur proiektuak egituratzeko aholkularia, eta Distrito Cultural SAS enpresako zuzendaria. Gainera, noizbehinka, zutabeak argitaratzen ditu La Patria egunkarian, Papel Salmón kultur gehigarrian eta las2orillas.co webgunean.

%