Close

Roser Bertran Coppini

Kreanta Fundazioko Presidenteordea

Roser Bertran Coppini Kreanta Fundazioko presidenteordea da, eta Medellin-Bartzelona Katedrako zuzendaria. Gaur egun, Kreanta Fundazioaren Ibilbide Paregabeak proiektuko koordinatzailea era bada.

Kreanta Fundazioko presidenteorde gisa (www.kreanta.org), 2007tik, Espainian eta Latinoamerikan hezkuntzaren eta hiriaren eremuetan ikerketa, prestakuntza eta lankidetza sustatzen duten fudazioaren proiektuak koordinatzen ditu. Era berean, Medellin-Bartzelona Katedrako zuzendari gisa (www.catedramedellinbarcelona.org), 2009tik funtzionatzen baitu, Medellin eta Bartzelona arteko hiri-hiri norabidebiko lankidetza bultzatzen duen programa horren buru da. Lankidetza hori bi hirien artean profesionalak mugituz eta lankidetza-proiektuak sortuz gauzatzen da, honako eremu hauetan: musika-eskoletan, liburutegietan, hezkuntzan, hirigintzan, kultur industrietan, museoetan, gastronomian, unibertsitateetan, eta prestakuntza eta enpresetan.

Geografian eta Historian lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitatetik. Diplomaduna Hezkuntza Sistemaren Kudeaketan eta Administrazioan, Bartzelonako Unibertsitate Autonomotik.

Lanbidez, honako proiektu instituzional hauek zuzendu eta kudeatu ditu: XARXA FP-ko idazkari nagusia. Europako 23 hirik osatzen dute elkarte hori, eta Lanbide Heziketako ikasleen enplegu-jarduerak kudeatzen ditu. Etengabeko Prestakuntza eta Eskola-Lana Trantsizioa programako zuzendaria eta Bartzelonako Diputazioko Hezkuntza Arloko Hezkuntza Plangintzako koordinatzailea. Gavàko Udaleko (Bartzelona) Hezkuntza departamentuko burua.

Hezkuntza kudeatzeko eta planifikatzeko eremuetako nazioarteko kontsultari gisa, Europar Batasunaren, Alemaniako Lankidetza Agentziaren (GTZ) eta Espainiako Lankidetza Agentziaren (AECID) proiektuetan parte hartu du, Latinoamerikako hainbat herrialdeetan.

Irakasle gisa lagundu du honako unibertsitate hauetan: CIDEU Unibertsitate Korporatiboan (www.cideu.org), Gironako Unibertsitatean, Pompeu Fabrako Unibertsitatean, Portoko Unibertsitatean (Portugal).

Besteak beste, honako liburu hauek argitaratu ditu: Los proyectos educativos de ciudad. Gestión estratégica de las políticas educativas locales (CIDEU 2007) eta Aprendiendo de Colombia. Cultura y educación para transformar la ciudad. (Kreanta 2008).

%